945 89 10 03 | EUS | ES |

AMURRIOKO MUSIKA FUNDAZIOAREN BATZORDEA
Guraso, adingabeen arduradun eta ikasleentzako aurkezpen-gutuna

Amurrioko Musika Fundazioaren Batzordeko irakasleen, ikasleen, gurasoen eta adingabeen
arduradunen ordezkaritza-taldeak agur bero bat bidaltzen dizu.
Batzorde hori garrantzitsua da Musika Eskolaren hazkuntzarako eta antolakuntza
hobetzeko. Amurrioko Musika Fundazioaren Estatutuen arabera, herritarren musika-
ekimenei begira irekita dagoen kanal bat ere bada.
Uste dugu zure parte-hartze aktiboa baliotsua dela. Horretarako, postontzi bat ipini dugu
Musika Eskolan, zeina astero berrikusiko den.
Bide zuzena eta pertsonala ere badaukazu: gure posta elektronikoa
(consejoasesorfmma@gmail.com), zure eguneroko bizimodua errespetatzen duen
komunikabide pribatua, informazioa eskuratzeko eta zure iradokizun nahiz ekimenei
erantzuna jasotzeko aukera ematen dizuna.
Zure berrien zain gelditzen gara.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar