945 89 10 03

Diego Martín

Diego Martín, director de orquesta.

DIEGO MARTÍN orkestra-zuzendari gazteak bere musika-ikasketak gure Eskolan hasi zituen, oraindik Kontserbatorioa zenean.

Ondoren, Gasteizko Kontserbatorioan jarraitu zuen bere prestakuntzarekin eta orkestra-zuzendaritzan graduatu zen Kataluniako Musikako Goi Mailako Eskolan. Humboldt Fundazioaren, La Caixa-DAADren eta AIEren bekadun izan zen. Opera Zuzendaritzako graduondoko ikasketak egin zituen, Weimar eta Dresdeneko Hochschulenetan, bai eta Sienako Chigiana Akademian ere. Bere prestakuntzan oso garrantzitsuak izan dira, halaber, honako maisu hauek: David Zinman, Jesús López Cobos, Bruno Aprea edo Lutz Köhler.

Zuzendari laguntzaile-lanetan jardun du JONDEn, Bilboko operan (ABAO), Riccardo Frizzarekin eta Donato Renzettirekin, Teatro Real de Madrid antzokian eta Stadttheater Bernen, bietan Titus Engelekin, eta Dresdeneko Semperoperen, berriro ere Riccardo Frizzarekin.

Euskadiko Ikasleen Orkestrako musika-zuzendaria 2007an eta 2008an, eta Akademisches Orchester Freiburgekoa, 2010 eta 2012 artean; orkestra ugarik gonbidatu dute, besteak beste, Bilboko, Euskadiko, Galiziako eta Tenerifeko Orkestra Sinfonikoek, Granada Hiriko Orkestrak eta Basileako Camerata Variabilek.

Operaren esparruan Donizettiren Don Pasquale zuzendu du Terrassako Kultur Etxean; Mozarten La flauta mágica Dresdeneko Kleines Haus-en; Donizettiren Rita Berlingo Volksbühne-n; L’elisir d’amore Vigo, Ourense eta Pontevedrako Auditorioetan; Pucciniren La Bohème Augsburgeko Opera Antzokian; Paul-Heinz Dittrichen Die Verwandlung eta Die Blinden Berlingo Staatsoper-en, etab.

Diskografiaren eremuan, “Intimitats” izeneko CDa grabatu du, Marc Timón konpositorearen musikarekin, Cobla Sant Jordi zuzenduz; baita “Sinfokids 2” DVDa ere, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari gisa.

Orain dela gutxi, Tokioko Orkestra Zuzendaritzarako Nazioarteko Lehiaketa irabazi du; lehiaketa hori hiru urtean behin egiten da, eta azken 15 urteetan hutsik geratu da beti. Irakurri El Mundo egunkariko artikulu hau.

Zorionak, Diego! Jarrai ezazu horrela!