945 89 10 03 | EUS | ES |

IKASKETA-PLANA

Jarraian, gure prestakuntza-planaren berri ematen dizugu, non kokatu jakin dezazun. Ikasle bakoitzak bere helburua lortzeko bidean aurrera egiteko diseinatutako plana da. Horretarako, tutore baten babesa izango du; tutore hori bere esku izango da, une bakoitzean behar duen horretan laguntzeko.

Ikasketaren antolamendua

Amurrioko Musika Eskolako ikasketak lau mailatan banatzen dira, 289/92 Dekretuaren 4. artikuluan jasotzen den moduan.

5.1. I. MAILA edo harrerakoa.

Ikasleak: 4 eta 7 urte bitarteko neska-mutilei bereziki zuzenduta.

Ez da gaitasunaren araberako mailarik izango.

Ikasgaiak:

5.1.1. Musika eta mugimendua

a) Helburuak:

– Haurraren nortasunaren garapen harmoniatsua bultzatzea soinu-jardueren bitartez, irakaslearekin eta gainerako ikaskideekin sortzen den elkarreragina baliatuz.

– Bere buruaz jabetzea, bere barnean eta inguruan dituen pertsonekin eta gauzekin orekan bizi behar duela ikusiz.

– Gaitasun espresibo, musikal eta eragileak deskubritzea, gerora instrumentu bat hautatzea eta musika-praktika egitea ahalbidetuko dutenak.

b) Edukiak:

– Ahotsa eta bere bi alderdiak: hizkuntza eta kantua.

– Irudikapen grafiko ez-konbentzionala irakurketa eta idazketaren hastapen gisa.

– Entzumen-pertzepzioa.

– Prestakuntza erritmikoa oinarrizko instrumentuen bidez.

– Mugimendua, norberaren gorputza ezagututa eta musika-hizkuntzaren elementuak aintzat hartuta.

c) Irakas-denbora:

– 45 minutuko bi saio astean.

d) Ebaluazioa:

– Maila hori bukatuta, irakasleak txostena egingo du. Ez da gaitasunaren araberako mailarik izango.

5.1.2. Instrumentu aurrekoa: “intrumentuen txandak” ere esaten zaio.

a) Helburua: Eskolan dauden instrumentuak zuzenean ezagutzea, gerora zein hartu erabaki ahal izateko. Irakasle bakoitzak ikasleak instrumentuaren aurrean erakutsitako gaitasun eta jarrerari buruzko balorazio informatibo eta orientatiboa ematen du.

b) Edukia: irakasle bakoitzak instrumentua aurkezten dio ikasleari, horren ezaugarriak eta funtzionamendua azalduz. Ikasleak zuzenean eta pertsonalki probatzen ditu instrumentu guztiak, ideia zehatzago bat izateko.

c) Irakas-denbora: 30 minutu astean.

5.2. II. Maila edo hasierakoa.

Ikasgaiak:

5.2.1. Oinarrizko instrumentu-praktika.

a) Ikasleak: adin guztietakoak.

b) Helburua: 92ko legeak esaten duenez, “Kontserbatorioko Oinarrizko Maila gainditzen duten ikasleek besteko gaitasuna lortu behar du”.

c) Edukiak: Planean ezarritakoak.

d) Irakas-denbora:

– banakako eskolak: 30 minutu astean.

– taldeko eskolak: ikasle-kopuruaren araberakoak.

e) Ikasgaiak:

– Kantuaren adarra:

– Kantu lirikoa. Gutxieneko adina: 18 urte. Nolanahi ere, ahotsa aldatu ondoren.

– Abesbatza: II-1, II-2 eta II-3 mailak.

– Eskolania: II-3 mailatik aurrera. Irakas-denbora: 1 ordu astean.

– Ahots zurien abesbatza: 15 urtetik aurrera. Irakas-denbora: 2 ordu astean.

– Musika instrumental sinfonikoaren adarra:

– Hari-instrumentuak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua.

– Zurezko haize-instrumentuak: zeharkako txirula, oboea, klarinetea, saxofoia, fagota.

– Metalezko haize-instrumentuak: tronpeta, tronboia, tronpa, bonbardinoa, perkusioa.

– Erro tradizionaleko musika instrumentalaren adarra:

– Txistua.

– Askotariko joeren adarra: jazz, pop, rock…

– Gitarra elektrikoa, baxua, bateria, teklatua, ahots-teknika.

– Instrumentu polifonikoen adarra:

– Pianoa, gitarra, akordeoia, organoa.

f) Ebaluazio-irizpidea: Kontserbatorioko Oinarrizko Maila gainditzen duten ikasleek besteko gaitasuna lortu behar da.

5.2.2. Taldeko praktika.

a) Helburuak: 289/92 Dekretuak ezinbesteko helburu gisa jasotzen du Musika Eskoletan taldeko musika egitea. Maila honetan, instrumentu batean izena ematen duten ikasleek ikastegiak eskaintzen dituen instrumentu- edo ahots-taldeetan parte hartu ahalko dute. Jarduera horiek lehentasun handikoak dira; izan ere, haien bidez, interpretazio musikalaren dimentsio komunikatibo eta kooperatiboa uler daiteke. Tokiko tradizioak jaso eta ikuspegi eta adierazpen musikal berriekiko interesa pizten du.

Horrelako jarduerak proiekzio kultural baliotsua dira, Eskola udalerri- eta eskualde-mailan ordezkatu, beste ikastegi batzuekiko trukea sustatu eta musikaren garapena ahalbidetzen baitute, bandak, orkestrak, abesbatzak eta askotariko taldeak sortzearen bidez.

b) Taldeak:

II-3 mailatik II-6 mailara arte. Irakas-denbora: 1 ordu astean.

– Txiki orkestra

– Txiki banda

– Txiki konboa

– Eskolania

– Akordeoiko txiki taldea

– Txistuko txiki taldea

– Gitarrako txiki taldea

Talde batetik dagokion maila handiagoko taldera salbuespenez igarotzeko (adibidez, txiki bandatik III. mailako bandara), tutorearen eta bi taldeen zuzendarien aldez aurreko adostasuna lortu behar da beti, eta ikasketaburuak ere oniritzia eman behar du.

II. Maila-eskakizunik gabe:

– Helduen taldeak.

 

5.2.3. Prestakuntza osagarria.

a) Hastapen musikala: prestakuntza 7 urterekin hasten duten ikasleak.

Irakas-denbora: 45 minutuko bi saio astean.

b) Oinarrizko musika-hizkuntza: II-1 mailarik II-4 mailara arte.

– Hartzaileak: 8 urtetik gorako ikasleak.

– Helburua: 289/92 Dekretuak helburu gisa jasotzen du Kontserbatorioko Oinarrizko Maila gainditzen duten ikasleek besteko gaitasuna lortzea, ikasle bakoitza gerora bere instrumentuarekin eta taldeetan landuko dituen partiturak irakurtzeko gaitzeko xedearekin, instrumentua behar bezala afinatzeko entzumen-patroiak ezartzeaz gain.

– Edukiak: musika-hizkuntza osatzen duten elementu guztiak aztertzea (pultsua, konpasak, klabeak, notazioa, figurazioa, alterazioak, agogika eta dinamika, artikulazioak, apaindurak). Entzumen-gaitasuna eta kultura musikala oro har garatzea.

– Irakas-denbora: 45 minutuko bi saio astean.

c) Musika-hizkuntza aurreratua: II-5 eta II-6 mailak.

– Helburua: musikaren dimentsio harmoniatsuaren ikasketa, ulermen- nahiz sorkuntza-mailan.

– Edukiak: bitarteak, tonalitateak, akordeak, eskalak, elementu formalak (esaldiak, motiboak, etab.).

– Irakas-denbora: 45 minutuko bi saio astean.

d) Abesbatza: II-1 mailatik II-3 mailara.

– Helburua: barneko eta kanpoko entzumen-gaitasuna eta ahotsa emititzeko gaitasuna garatzea. Norberaren ahotsaren aukerak deskubritzea musika-adierazpeneko instrumentu gisa, eta taldean lan egiteko gaitasuna garatzea.

– Irakas-denbora: 30 minutu astean.

e) Entzumen-heziketa (ear training):

– Helburua: entzumenaren bidez soinuak eta horren formak bereizi eta identifikatzeko gaitasuna garatzea (eskalak, akordeak, artikulazioak, ñabardurak, etab.).

– Irakas-denbora: 45 minutu astean.

– Taldeko ikasgaia: gutxieneko ikasle-kopuru baten araberakoa.

f) Ahots-teknika:

– Hartzaileak: abeslariak oro har.

– Helburua: behar bezalako arnasketa eta ahotsaren emisioa lantzea.

– Irakas-denbora: 30 minutu astean.

g) Musikarako informatika I:

– Edukia: musika-idazketako informatika-programak (softwarea) lantzea (Sibelius, Finale).

– Irakas-denbora: 45 minutu astean.

– Taldeko ikasgaia: gutxieneko ikasle-kopuru baten araberakoa.

5.3. III. MAILA edo bitartekoa.

289/92 Dekretuaren arabera, ikasketa nagusi gisa instrumentua eta kantu solista hartu dituzten ikasle guztiak instrumentu eta abesbatza taldeetan ere matrikulatuko dira, hurrenez hurren. Ikasketa nagusietan ez matrikulatzeko aukera egongo da, taldeko praktikan soilik interesa izateaz gain, Eskolaren iritziz, instrumentuaren edo ahotsaren behar besteko gaitasun-maila dutenean, taldeetan parte hartu ahal izateko adinakoa.

Helburua: 289/92 Dekretuak maila honen helburu gisa jasotzen du Kontserbatorioko Erdi Mailako 2. Zikloa gainditzen duten ikasleek besteko instrumentu- edo kantu-gaitasuna lortzea.

Ikasgaiak:

5.3.1. Instrumentu-praktika.

– II. mailako ikasgaiak.

– Irakas-denbora:

– banakako eskolak: 30 minutu.

– taldeko eskolak: ikasle-kopuruaren arabera.

– Ebaluazio-irizpidea: Kontserbatorioko Erdi Mailako 2. Zikloa gainditzen duten ikasleek besteko instrumentu- edo kantu-gaitasuna izatea.

5.3.2.  Taldeko praktika: derrigorrezkoa.

Taldeak:

– Orkestra: irakas-denbora: 1 ordu eta 30 minutu astean.

– Banda: irakas-denbora: 1 ordu eta 30 minutu astean.

– Akordeoi taldea: irakas-denbora: 1 ordu.

– Koboa: 1 ordu eta 15 minutu.

– Txistu taldea: 1 ordu.

– Gitarra taldea: 1 ordu.

– Ganbera-musika: 1 ordu.

– Ahots zurien abesbatza: irakas-denbora: 2 ordu astean. Maila-eskakizunik gabe, gutxieneko adina: 16 urte.

5.3.3. Prestakuntza osagarria.

a) Musika-sorkuntza:

– Helburua: musika-sorkuntzaren oinarriak lantzea.

– Edukiak: hainbat elementu (melodia, harmonia, voicing, instrumentuen ikasketa eta horien arteko konbinazioak, ahotsentzat idaztea).

– Irakas-denbora: 1 ordu astean.

b) Musikarako informatika II:

– Edukiak: soinua grabatzeko eta editatzeko programak lantzea (Cubase), baita musika-hardwarea ere.

– Irakas-denbora: 1 ordu astean.

c) Ahots-teknika:

– Irakas-denbora: 30 minutu astean.

5.4 III. MAILA - gotortzekoa.

289/92 Dekretuak, 19. artikuluan, ikasketak gotortzeko aukera jasotzen du, baldin eta, ikasleak gaitasun, gogo eta aprobetxamendu bereziak baditu, araututako irakaskuntzara sartzera begira (Kontserbatorioko erdi-mailako edo goi-mailako graduak): “gotortutako ikasle horrek araututako sistemako erdi-mailako edo goi-mailako zikloetako sarrera-probetan eskatzen diren ezagutzak bermatzeko beharrezko prestakuntza jasoko du”.

Hau ere zehazten da: “gotortzeko ikasleak honako adin mugetakoak izango dira”:

– II. maila edo hastapenekoa gehienez 16 urterekin hasiko da.

– III. maila, 19 urterekin.

– IV. maila, 21 urterekin.

– Kontrabaxu eta kantuko ikasgaien hasierako mailarako gehieneko adina 18 eta 23 urte izango dira, hurrenez hurren.

– Instrumentuko ikasgaiak nahiz ikasgai osagarriak ikasketaburuak ezarritakoak izango dira, tutoreari entzun ondoren eta ikasleak aurkeztu nahi duen sarrera-proban eskatzen denaren arabera. Ordu-banaketa (irakas-denbora) ere kasuaren arabera zehaztuko da.

5.5. IV MAILA edo aurreratua.

Gehienbat taldekoa da. Ikasleak nahi badu instrumentu- edo ahots-praktikarekin jarrai dezake.

IV. mailarako ebaluazio-irizpidea:  ikaslearen interesak, dedikazioak eta gaitasunak markatutako muga bera.

Ikasgaiak:

– Taldeko praktika: III. mailako taldeak bezala.

– Instrumentu-praktika: III. mailako ikasgai eta irakas-denbora bezala.

 

5.6. Ikasle helduak.

Ikasle heldu gisa hartuko dira musika-prestakuntza 18 urterekin edo gehiagorekin jasotzen hasten direnak.

Ikasle horiei arreta berezia emango zaie eta malgutasun handiagoa izango dute ikasgai osagarrietan; antzeko interes, gaitasun eta adina duten taldeak osatzeko ahalegina egingo da.

 

5.7. Aniztasunaren arreta.

 Ikasle batzuek tratamendu berezia behar dute, kalitatezko irakaskuntza bermatzeko.

Gaiari buruz hezkuntza-informazio eskasa dagoen arren, Amurrioko Musika Eskola erreferentzia-puntu izan da musikaren esparruko bestelako hezkuntza-erakunde batzuentzat, aniztasun-arretari dagokionez. Izan ere, hasieratik heldu zion horri eta erronkari aurre egin zion horretan aritzeko desiragarri ziren bitarteko tresna eta prestakuntza izan gabe. Lortutako aurrerapenek gu horretan askoz gehiago inplikatzea ekarri dute.

– Helburua da ikasle horiek talde arruntetan integratzea, arreta psikopedagogiko egokia emanda. Kasu bakoitza irakasleekin baloratu ondoren, GAPPArekin (Amurrioko Arreta Psikologikoko eta Pedagogikoko Kabinetea) eta Arabako Berritzegunearekin elkarlanean, posible ez bada, beste erakunde batzuetara bideratuko da, talde berezietan sartzeko (eskolaren laguntza izan dezakete, baina ez derrigor).

Gauzak horrela, matrikulatu berri guztiei galdetuko zaie ea ikasleak arreta berezirik behar duen. Hori adierazten duten guztiak ikasketaburuarekin bilduko dira, kasua aztertzeko. Ondoren, informazio hori tartean dauden irakasleei jakinaraziko zaie.

Beharrizan psikopedagogiko bereziak dituzten ikasle guztientzat honako kontu hauek aurkeztuko dira:

– Koordinazio pedagogiko berezia, eskatutako kasuetarako.

– Irakasleentzako laguntza, aholkularitza psikopedagogikoaren bidez, eskatutako kasuetarako.

– Adituen laguntza posible denean (ONCE, CRI, etab.).

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar