945 89 10 03 | EUS | ES |

Ikastegia

Eraikin berria eraikitzako zain gaude bitartean, jarduerak lau gune nagusi hauetan geratzen ditugu:

MUSIKA ESKOLA

Hiru solairu eta atiko handia dituen jauretxea da, lorategiz inguratutakoa. Eraikinetik aldenduta ikasgela bat dago, instrumentu anplifikatuak erabiltzeko.

Bertan, jarduera didaktikoak eta entzunaldi eta kontzertuak prestatzeko entseguak egiten dira. Halaber, han daude Zuzendaritza, Idazkaritza eta Administrazioa, baita talde handien entseguetarako eta piano entzunaldietarako gela handia ere.

AMURRIO ANTZOKIA

Orain dela gutxi eraikitako antzokia da, ekipamendu modernoa duena. Bertan egiten ditugu ekitaldi handiak, urte amaierako eta ikasturte amaierako kontzertuak eta kontzertu pedagogikoak, adibidez.

Beste jarduera batzuk ere han izaten dira, Eskolak antolatutako Musikaren Aste tradizionala edo Guk de Oro ekitaldia, adibidez, azken horretan ere parte hartzen baitugu.

SAN ANTON BAZELIZA

Ganbera-musikarako eta bakarlari txikien hastapenerako esparru berezia da, han neurtzen baitute beren talentua hiruhileko amaierako entzunaldietan.

Udalerriaren historia eta eguneroko bizitzari dagokionez, eremu oso berezia da; gainera, herrigunean bertan dago.

JUAN URRUTIA PARKEA

Hori ere herrigunean dago. Han egiten dira Musikaren Asteko aire zabaleko musika-ekitaldiak.

Guztiontzako aisialdi-eremua da, belarrez estalitakoa eta zuhaitzez inguratutakoa.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar