945 89 10 03 | EUS | ES |

Agur bat guraso, adingabeen arduradun eta ikasle guztiei.

Klaseen bertan behera uzteak eta COVID-19aren ondoriozko alarma-egoerak ikasturtea etetera behartu gaitu. Nahiz eta beharrezkoa den, bereziki frustragarria da… Zailtasunen aurrean, irudimena eta ilusio-dosi handiak.

Musika Eskolako irakasleek ikasten eta teknologia-baliabideek ematen dizkiguten aukerak baliatzen jarraitzeko asmoa dute, metodologia telematikoaren bidez hazten jarraitzeko.

Horretarako, tresna birtualak erabiliko dira informazioa partekatzeko (beharrezko material didaktikoa, gomendio teknikoak, zalantzen ebazpena, ikasleen eskatutako lanei erantzuteko egindako grabaketen ebaluazioa etab.).

Halaber, komunikazio interaktiboko sistema bat planifikatu eta abian jarriko da, bideo-konferentzia edo bideo-dei bidez, WhatsApp, Skype eta Classroom aplikazioetan, ikasleekiko interakzio egokia bermatzeko eta hezkuntza eraginkorra ziurtatzeko.

Gure lana ahalik eta ondoen egingo dugula eta modu berri hau konponduko dela espero dugu, guztion mesederako.

Amurrion, 2020ko martxoaren 17an.

Udal Musika Eskolaren eta Fundazioaren Kontseiluaren zuzendaritza-taldea

Gutuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar