ZUZENDARITZA BATZORDEA / ZUZENDARITZA
Topagune bat.
Eskolaren funtzionamendurako erabaki garrantzitsuak hartu behar direnean, talde politiko guztiak daude ordezkatuta. Bizitza politikoan oso ohikoa ez bada ere, harro esan dezakegu Eskola ez dela talde politiko baten proiektua, baizik eta 20 urte baino gehiagoren buruan, guztion proiektua dela. Hori dela eta, garai zailak bizi ditugun arren, eskerrak eman nahi dizkiegu oraingo eta garai bateko gobernu-taldeei, beren babes iraunkor eta zintzoagatik. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu talde politikoei, heziketa-proiektu honen alde eginiko apustu garbiagatik.